Terraza edo atari bat ixtea da etxebizitza baten espazioa hobeto aprobetxatzeko eta urte osoan gune babestu batez gozatzeko modurik onenetako bat.
Ireki Leihoak-en aluminiozko eta beirazko terraza, atari eta balkoi-itxiturak egiten ditugu, etxebizitza bakoitzera eta Nafarroa iparraldeko klima-baldintzetara egokituak.
Gure itxiturek haizetik, euritik eta hotzetik babesten dute, etxeko erosotasuna hobetuz eta bizitzeko gune berriak sortuz.
Batez ere Beran, Lesakan, Arantzan, Igantzin, Baztanen eta Donezteben egiten dugu lan, etxebizitza, baserri eta eraikinetarako instalazio pertsonalizatuak eginez.
Zure terraza edo ataria ixtea pentsatzen ari bazara, aholkatu eta eskura dagoen espazioaren eta etxebizitza motaren araberako irtenbiderik onena eskain diezazukegu.
Aluminiozko itxiturei esker, terrazak, balkoiak edo atariak gune erosoago, babestuago eta funtzionalago bihurtzen dira.
Aluminiozko egitura sendoak eta kalitate handiko beira-sistemak erabiltzen ditugu, eta hauek eskaintzen dituzte:
Instalazio bakoitza etxebizitzaren ezaugarrietara egokitzen da, orientazioa, terrazaren tamaina edo espaziorako irekiera motarik egokiena kontuan hartuta.
Gure taldea prozesu osoaz arduratzen da:
Terrazak edo atariak ixteko sistema desberdinak daude, etxebizitza bakoitzaren beharren arabera.
Terraza-itxiturei esker etxebizitzako gune hori hobeto aprobetxatzen da, urte osoan erabil daitekeen gune babestua sortuz.
Atari bat itxiz gero, haizetik eta euritik babestutako kanpoko gune batez goza daiteke, atseden-gune edo jangela gisa erabiltzeko ezin hobea.
Balkoiak ere itx daitezke aluminiozko eta beirazko sistemekin, argi naturala mantenduz eta eguraldiaren aurkako babesa hobetuz.
Beirazko gortinak oso irtenbide dotorea dira terrazak edo atariak ixteko, ikuspena eta argitasuna galdu gabe.
Eguraldi ona dagoenean gunea guztiz irekitzeko eta babes handiagoa behar denean ixteko aukera ematen dute.
Itxitura bat egiteak abantaila ugari ekar diezaioke etxebizitza bati.
Nagusiak hauek dira:
Gainera, egungo itxiturek itxura moderno eta arina dute, etxebizitzaren arkitekturan ezin hobeto txertatzen dena.
Gure tailerra Beran dago, eta hortik eskualdeko hainbat herritan instalatzen ditugu itxiturak.
Hauetan egiten dugu lan maiz:
Zure etxebizitza herri hauetako batean edo inguruan badago, bertara joan gaitezke espazioa neurtzera eta aurrekontu pertsonalizatua eskaintzera.
Ireki Leihoak-en terraza eta atarien hainbat itxitura egin ditugu inguruko etxebizitzetan.
Proiektu bakoitza modu pertsonalizatuan diseinatzen da, itxitura-sistema espazioaren ezaugarrietara eta bezero bakoitzaren beharretara egokituz.
Atal honetan eskualdeko etxebizitzetan instalatutako itxituren adibide batzuk ikus ditzakezu.
Terraza-itxitura baten prezioa hainbat faktoreren arabera alda daiteke.
Garrantzitsuenak hauek dira:
Horregatik, gomendagarriena balorazio pertsonalizatua egitea da, proiektu bakoitzari egokitutako aurrekontua eskaini ahal izateko.
Atari, terraza edo balkoiren bat ixtea pentsatzen ari bazara, jar zaitez gurekin harremanetan informazioa edo aurrekontua konpromisorik gabe eskatzeko.
Gure taldeak pozik aholkatuko dizu eta zure etxebizitzarako irtenbiderik onena aurkitzen lagunduko dizu.
Zure zalantzaren bat argitzeko balio badezake, begiratu ohiko galderak.
Kasu askotan posible da aluminiozko eta beirazko itxiturak instalatzea obra handirik egin gabe. Instalazio-sistema terraza edo atari motaren araberakoa izango da.
Bai. Itxiturek haizearen, euriaren eta hotzaren sarrera murrizten dute, gune babestuago eta erosoagoa sortuz.
Badaude itxituraren zati handi bat irekitzeko aukera ematen duten sistemak, hala nola beirazko gortinak edo sistema lerragarriak.
Bai. Eskualdeko hainbat herritan egiten ditugu instalazioak, hala nola Lesakan, Arantzan, Igantzin, Baztanen edo Donezteben, inguruko beste herri batzuen artean, eta nola ez, Iparraldean ere bai.